erreformak zarautzen: Bainugelen erreformak
erreformak zarautzen: Bainugelen erreformak
erreformak zarautz: Bainugelen erreformak

Erreformak Zarautzen

Erreformak egiten ditugu Zarautzen eta inguruetan: etxebizitzen erreforma osoak, edota bainugelaren, sukaldearen edo beste gela baten erreformak. Hamarkadetako esperientzia dugu erreformetan, eta horregatik bezero bakoitzari ondoen egokitzen zaiona eskaintzeko moduan gaude, aholkurik egokienak eskainiz.

Erreformak Zarautzen:

  • Erreforma osoak
  • Etxebizitza eta lokalen erreformak
  • Bainugelen erreformak eta irisgarritasuna
  • Bainuontziaren ordez dutxa jartzea Zarautzen
  • Sukaldeen erreformak
  • Gremio propioen doako koordinazioa

Erreformak Zarautzen eta beste herri batzuetan
¡Consúltenos!

Erreformetan gure gremioak koordinatzen ditugu, doan

Gure bezeroei ideiak ematen dizkiegu, erreformetan daukagun esperientzian oinarrituta.

Erreforma bakoitzean bezeroa lanarekin gustura geratzea nahi dugu, eta horregatik gremio talde bikaina osatu dugu, epeei eta profesionaltasunari dagokienez ziurtasuna eta lasaitasuna ematen dizkiguna. Erreforman behar diren gremio guztiak koordinatzeko ardura hartzen dugu, obra behar bezala eramateko. Asier Iturgindegiarekin erreforma kontratatuz gero, gure gremioak doan koordinatzen ditugu.

Erreforma-proiektua

Etxebizitza baten erreforma integral bati ekin baino lehen, arkitekto tekniko batek egindako proiektu bat aurkezten dugu, obra-lizentziak eskatzeko eta azken emaitzaren gaineko bermeak edukitzeko ezinbestekoa baita.

EROSOTASUNA ETA SEGURTASUNA ZURE BAINUGELAN

Erreformak | Bainugelak egokitzea

Aholkuak ematen dizkizugu bainugelak mugikortasun-arazoak dauzkaten pertsonentzat egokitzeko modua azalduz, eta, erreformari esker, zure bainugelaren irisgarritasuna eta erosotasuna hobetzen dugu.

adaptacion de baños en zarautz Esperientzia zabala dugu desgaitasun fisikoak dauzkaten pertsonentzako etxebizitzak indarreko araudira egokitzeko obretan. Obra horiek Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza jaso dezakete.

Bainugelak egokitzea

Zarautzen eta inguruetan egindako erreformak:

Zarautzen erreforma

Zarautzen erreforma

Zarauzko pisu bateko sukaldearen eta bainugelaren eraberritzea. Erreforma osoan estilo berari jarraitu zaio, diseinu minimalistako elementuak erabiliz. Sukaldea hornitzeko heldulekurik gabeko altzari zuri distiratsuak eta etxetresna elektriko kromatuak erabili ditugu.

Bi bainugelak estetika berari jarraikiz berritu ditugu, sanitario eta txorrotetarako ere modelo berberak erabiliz. Bainugelako konketaren azpiko altzariak modernoak eta edukiera handikoak dira. Bi bainugeletan dutxaontzia lurraren parean jarri dugu, beirazko manpara dotore batekin, Roca dutxa-txorrotekin, langarreztatzeko sistemarekin eta esku-dutxarekin. Komunontziak ere Roca markakoak dira, hormari atxikiak eta erortze motelduko estalkia dutenak.

Zarautzen erreforma Zarautzen erreforma Zarautzen erreforma Zarautzen erreforma Zarautzen erreforma Zarautzen erreforma Zarautzen erreforma Zarautzen erreforma Zarautzen erreforma Zarautzen erreforma Zarautzen erreforma Zarautzen erreforma
Zarautzen erreforma

Zarautzen erreforma

Zarauzko etxebizitza-erreforma horretan, Asier Iturgindegiak sukaldeko iturgintza-instalazio osoa egin du, baita bi bainugeletako iturgintza-instalazioa ere, elementuak jartzeko lanak barne: sanitarioak, txorrotak, bainugelako altzariak, dutxak eta manparak.

Bi bainugeletan hormako sanitarioak jarri ditugu.

Erreforma horretan nabarmentzekoa da bainugela batean junturarik gabeko dutxa bat instalatu dugula, panelak sabairaino eramanez. Bi bainugeletan dutxak lurraren parean jarri ditugu, erosotasunaren mesedetan.

Zarautzen erreforma Zarautzen erreforma Zarautzen erreforma, bainugela Reforma en Zarautz: baño principal y mueble de baño Zarautzen erreforma. altzariak Zarautzen erreforma Zarautzen erreforma Zarautzen erreforma
Bainugelen erreforma Orion

Bainugelen erreforma Orion

Orioko pisu honetan, bi bainugelen erreforma osoa egin dugu, funtzionaltasuna eta modernotasuna lortzeko soluzioak bilatuz.

Bainugela nagusian dutxa lurraren parean jarri dugu manpara lerragarri moderno batekin, eta altzari bat ere jarri dugu portzelanazko konketarekin eta junturarik gabe; azkenik, hormako sanitario bat ere jarri dugu.

Bainugela txikian, berriz, dutxa-manpara tolesgarri bat jarri dugu, bainugelako espazioa ahalik eta ondoen aprobetxatzeko, eta konketa txiki bat ere jarri dugu, azpian oso altzari praktiko bat daukana, gainera oso toki gutxi hartzen du erraz pasatzen uzteko. Bainugela horretan hormako sanitario bat ere jarri dugu, horman sartutako bastidore batekin.

Zarautzen erreforma Zarautzen erreforma Zarautzen erreforma Zarautzen erreforma Zarautzen erreforma Zarautzen erreforma Zarautzen erreforma Zarautzen erreforma Zarautzen erreforma Zarautzen erreforma Zarautzen erreforma Zarautzen erreforma
Sukalde eta bainugelen erreforma Getarian

Sukalde eta bainugelen erreforma Getarian

Getariako pisu honetan bi bainugelen eta sukaldearen erreforma osoa egin dugu, gremioak koordinatzeko ardura ere gure gain hartuta.

Bi bainugeletan konketa azpiko altzariak jarri ditugu, edukiera handikoak, gainalde handi batekin konketa-eremuaren praktikotasuna handitzeko. Dutxa eta bainuontzian ere manpara gardenak jarri ditugu.

Zarautzen erreforma Zarautzen erreforma Zarautzen erreforma Zarautzen erreforma Zarautzen erreforma Zarautzen erreforma Zarautzen erreforma Zarautzen erreforma
Zarauzko etxebizitza-erreforma

Zarautzen erreforma

Zarauzko etxebizitza-erreforma honetan sukaldeko iturgintza- eta gas-instalazioa egin dugu, baita bainugelen erreforma osoa ere.

Bi bainugeletan dutxaontzi praktikoak jarri ditugu, lurraren parean eta manpara gardenekin, toalla-euskarri moduko erradiadorea, hormako sanitarioak horman sartutako bastidorearekin, eta konketa azpiko altzariak.

Zarautzen erreforma Zarautzen erreforma Zarautzen erreforma Zarautzen erreforma Zarautzen erreforma Zarautzen erreforma Zarautzen erreforma Zarautzen erreforma